Ikastaroak eta jolas-parkea dituzte neska-mutikoek opor egunetan

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 23a

Hainbat ikastaro izango dituzte gaztetxoek datorren astean Arkupen, eta urtarrileko lehenengoan jolas parkea Ibarra kiroldegian.

Batetik, magia ikastaroa eskainiko du Ituiño magoak hilaren 28an (17:30-19:00) eta oraindik izena eman daiteke. Bestetik, bideo-jokoak sortzeko saio bana egingo dute 26an eta 27an (10:00-13:00).

Gabonetako jolas parkea, ostera, urtarrilaren 3an eta 4an jarriko dute kiroldegian (11:00-13:00 eta 17:00-20:00). Egun bakoitzeko sarrera 6 euro da eta bi egunetako bonua 10 euro (hirugarren alabak edo semeak doan).

Abenduaren 28an, gainera, puzgarriak jarriko dituzte Ibarra kiroldegiko igerilekuan, 10:30etik 13:30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak