Gabon giroa sortu dute musika eskolako ikasleek

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 21a

Leizarra musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskaini zien herritarrei atzo, abenduak 20. Herriko Plazako karpa bete egin zen ikasleen kantuekin gozatzeko.

Abesbatza txikiak, pandero jotzaileek, tronpa ikasleek, biolin jotzaileek eta hainbat instrumentutako ikasleek osatutako taldeek orain arte ikasitakoaren berri eman zuten, eta bide batez, Gabonak girotu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak