Jostailu bilketarekin oso pozik dago Aretxabaletako Guraso Foroa

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 19a

Oso pozik agertu da Guraso Foroa aste bukaeran egindako jostailu bilketarekin. Jostailu asko jaso dituztela jakinarazi dute, eta Gurutze Gorriarendako jasotako diruarekin ere gustura daude, 610 euro izan dira hain zuzen ere.

Jostailu bilketari herritarrek emandako erantzunarekin daude pozik: "Jende askok erantzun zion gure bizkotxo eskaerari eta bizkotxo asko batu genituen", adierazi dute, eta gaineratu: "Eskulanetan ere ume asko ibili ziren".

Jasotako jostailuak gaur goizean bertan eraman dituzte Oñatira, hango Hermansoloña GKEak bidali ditzan Greziako eta Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak