Ekoizleek generorik onena eraman dute: barazkiak, gazta, ogia, kontserbak... Eta artisauek mimo handiarekin egindako lanak dituzte erakusteko eta saltzeko; Okila taila taldekoek, esaterako, bertan egin dute erakustaldia. Aretxarteko merkatariek dendetan dituzten produktuen aukeraketa bat eraman dute eta UDAk ere jarri du postua arropak eta aterkiak saltzeko, besteak beste.
David Agirre, ostera, argitaratu berri duen liburua sinatu eta sinatu dabil, eta Igor San Juanen diskoa ere salgai dago Belar Metaren postuan.
Azoka, bihar, domeka ere zabalik egongo da goizean (10:00-14:30).