Helduei zuzendutako literatura lehiaketak argazki bat eta hari lotutako testua eskatu zituen beste behin, eta aurtengo gaia izan da beldurra. Jasotako lanekin, sei guztira, oso pozik daude Loramendi elkarteko kideak.
Aurkeztutako narrazio bakarrari eman diote lehenengo saria, Martin Antxiak egindakoari hain zuzen ere. Bigarren saria Aiora Padillak jaso du; Alzheimerrari eskainitako bertsoak aurkeztu zituen. Eta hirugarren saria Aitor Bengoarendako izan da; horrek ere bertsoa aurkeztu zuen eta saria jasotzera semea joan zen. Atzo egindako sari banaketa ekitaldian Errigorako otarra eta bonu bana jaso zuten hiru irabazleek.
Bosgarren ekitaldiarekin pozik dira antolatzaileak baina datorren urtera begira beste zabalpen bat eman gura diote lehiaketari.