Kalera, Kalera! ekimenak deituta Aretxabaletan ere hainbat ekitaldi izango dira hemendik eta urtarrilaren 14a bitartean. Bihar, egubakoitza, esaterako, elkarretaratzea egingo dute Pagaldaixenean, 19:00etan, eta ondoren, 20:00ak aldera, itxialdia udaletxean.
Zapatuan, ostera, esku-orriak banatuko dituzte goizean; 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute Eskoriatzako plazan eta 17:00etan, auto-karabanan jaitsiko dira Gatzagaindik Arrasatera 19:00etan izango den manifestazioarekin bat egiteko.
Abenduaren 24an Zaballara eta 31n, elkarretaratzea
Abenduaren 24an Zaballako espetxera (Araba) martxa egingo dute eta iluntzean txistorra eskaini Mitarte kalean (19:00). Abenduaren 31n, ohi legez, elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, plazan; eta urtarrilaren 1ean, brindisa izango da Urbaltzen (01:00).
Urtarrilaren 7rako kontzertuak iragarri dituzte herriko hainbat tabernatan eta 14an, zapatuan, Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei egin dute.