Agurrarekin egin zieten ongietorria omenduei: Agustina Martinez Fernandez, Angeles Martin De la Cruz, Juan Axpe Zubizarreta, Maria Gallastegi Lamarain, Antonio Armentia Murua eta Luisa Bengoa Leibar. Eta bertaratu ezin izan zutenak: Maria Arenaza Uribarri, Catalina Herruz Fernandez eta Lucia Rus Cejudo.
Ondoren Basotxoko abestaldeak bost kanta eskaini zizkieten; hainbat, gainera, elkarrekin abestu zituzten bertaratutakoek. Opariak jaso zituzten gero eta txokolatea hartuta bukatu zuten. Ekitaldia trikiti doinuek girotu zuten, elkarteko bazterrak alaituta.