Gabonetako erakusleiho lehiaketa astean jarri dute abian

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 10a

Egunotan apaindu dituzte erakusleihoak merkatariek eta dagoeneko gertu dituzte Gabonetako lehiaketarako. Horretarako ez dago izenik eman beharrik, hortaz, komertzio guztiak izango dituzte kontuan epaimahaiko kideek. Hori bai, abenduaren 30a arte izan beharko dute apainduta. Hain zuzen orduan banatuko dituzte sariak.

Epaimahaia osatuko du aditu batek eta honako ezaugarriak hartuko ditu kontuan: kalitatea, publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasuna, eraginkortasuna eta argien erabilera, besteak beste. Gainera, dendako ohiko produktuekin egon beharko du apainduta erakusleiho horrek.

Bi sari banatuko dituzte. Erakusleiho onenak plaka bat jasoko du  iazko irabazlearen eskuetatik eta 300 euroko bonua Aretxarteko dendetan gastatzeko. Euskarazko Gabon mezurik onena duenari, ostera, 150 euroko bonua emango diote

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak