Ile kizkurra eta urre koloreduna duen neskatila bihurria da Marikixkur. Igande batean gurasoekin haserretu da, gurasoek bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Ihes egin eta basoan galduko da eta zuhaitzen artean dagoen hiru hartzen etxea aurkituko du. Horixe da Glu Glu taldeak urrian estreinatu zuen lanaren abiapuntua.
Publiko familiarrarentzat
Aurreko lanetan moduan, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartzen dute. Taularen gainean lau aktore izango dira: Itsaso Quintana, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga eta Ugaitz Alegria.
Publiko familiarrarentzako proposamena da; lau urtetik gorako haurrentzako gomendatzen dutena. Norbanako bakoitzaren intimitaterako eta elkarbizitzarekiko eskubideen gaineko hausnarketa bultzatzen du.