Goi mailako musikaria da eta akordeoilari klasikoen artean interesgarrienetakoa. Hainbat txapelketatan parte hartu izan du Finlandian bertan zein nazioartean.
Johann Sebastian Bach musikari handiaren hainbat pieza joko ditu Valkeajokik, besteak beste, Allemande, Courante, eta Sarabande. Cecilia Damströmenak beste hainbat, The Rhomb, eta The Ascending Line, adibidez; eta ekitaldia bukatzeko, Maurice Ravel konposatzaile ziburutarraren doinuak ekarriko ditu, besteak beste, Fugue eta Forlane.