Ezinbesteko baldintzak bi dira:
- 18 urte beteta izatea
- Euskaraz ondo jakitea.
Eta baloratuko dituzte honako hauek:
- Ikasketak (Irakasle-ikasketak, pedagogia, haurrekin zerikusia dutenak): 3 puntu
- Begirale titulua: 5 puntu
- Gabonetako parkean esperientzia (urte bakoitzeko): 2 puntu
- Aretxabaletako udaleku irekietan esperientzia (urte bakoitzeko): 1 puntu
- Udaleku itxiak (urte bakoitzeko): 1 puntu
- EGA: 1 puntu
Eta Aretxabaletakoek lehentasuna izango dute.
Urtarrilaren 3an eta 4an
Abenduan beharrean, aurten lehenengoz, urtarrilean egingo dute Gabonetako parkea, Ibarra kiroldegian; urtarrilaren 3an eta 4an hain zuzen ere. Eta ordutegia izango da honako hau:
- Goizez, 11:00-13:00
- Arratsaldez, 17:00-20:00