Edukiontziak erre dituzte goizaldean Murubide plaza inguruan

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 4a

Edukiontziak erre dituzten lekua.

Murubide plazako aparkalekuan dauden edukiontziek sua hartu dute goizaldean, 4:30ak inguruan. Suhiltzaileek itzali dute su hori eta inguruan aparkatutako auto batek kalteak jasan ditu. Ertzaintzaren esanetan su horren zergatia zehazteko dago oraindik eta ikerketak zabalik jarraitzen du.

Suhiltzaileen arabera, arrazoia zehazteko egon arren, norbaitek eman izana da seguruena.

Kalterik handienak han aparkatutako auto batek jasan ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak