Batzuk bertsotan eta besteak entzuten. Halaxe, herritarrak gustura elkartu diren Durana kalean bertsoen arrimuan. Euskarari eskainitako jaiak arratsaldean jarraituko du eta gau partean kontzertuak izango dituzte udaletxe zaharrean; Idoia eta Sara, Txerrikumeak eta Atsekabe taldeak izango dira doinu dantzagarriekin.