2016/12/16 17:00 - 19:30

Bestelakoak

Jostailu eta diru bilketa

Herriko Plaza, Aretxabaleta

Jostailu bat, irribarre bat kanpaina deitu dute Guraso Foroak, Udalak, Hiruatx elkarteak eta Algara ludotekak. Batetik, jostailuak jasoko dituzte eta horiek gero, Greziako eta Saharako kanpamenduetara bidali Oñatiko Herman Soloña GKEaren laguntzarekin. Eta bestetik, dirua gura dute Gurutze Gorriari emateko eta hemengo umeei jostailuak erosteko. Horretarako bi ekintza izango dira:

• Txokolatada 2 eurotan: txokolatea + bizkotxoa
• Eskulan tailerra euro batean: Gabonetako zuhaitzetan zintzilikatzeko izarrak

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak