Udazken Jaia egingo dute gaur Kurtzebarri eskolakoek

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 1a

Kurtzebarri eskolako ikasleak taloak egiten iaz.

Abenduarekin batera Udazken Jaia ospatuko dute Kurtzebarri eskolako kideek gaur, abenduak 1, Iturrigorri pilotalekuan (17:30). Euskararen Egunari ere egingo diote keinua eta aurtengo jaiaren leloa da: Bihur dezagun Iturrigorri, euskararen txantxangorri.

Ekintza mordoa iragarri dituzte euskal giroan ospatzeko jaialdia:

  • Txalapartarien emanaldia
  • Euskal dantzak
  • Euskal txantxangorriaren abestia
  • Lekaio saioa
  • Talo tailerra amandreen laguntzarekin
  • Mokadutxoa: buzkantzak, gaztainak, sagardoa…

Kurtzebarriko kideak zein gainerako herritarrak gonbidatu dituzte bertara: "Gerturatu, ilunkara ederra pasatuko dugu eta lagunen artean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak