Euskararen Egunak aldarrikapenak eta ospakizunak bateratuko ditu

Mirari Altube Arrese 2016ko abe. 1a, 08:51

Ekitaldi ugari izango dira egunotan, Aretxabaletan, Euskararen Eguna aldarrikatzeko eta ospatzeko. Gaur eta bihar batez ere ikasleak izango dira euskararen aldeko ekitaldietan murgilduko direnak, eta zapatuan, herritar guztiendako egitaraua gertatu du Loramendi elkarteko Iristu gazte taldeak.

Hona hemen egunotarako antolatutako ekitaldiak:

Abenduak 1
• 17:30 Kurtzebarri eskolakoen Udazken Jaia, Iturrigorri pilotalekuan: Bihur dezagun Iturrigorri, euskararen txantxangorri.

• 18:00 Lekaixoka bertso eskolakoek 2015ean jaiotako umeei egindako bertso-liburuaren banaketa Arkupen.

Abenduak 2
• 09:45-12:15 Mintzodromoa MUren Ikus-entzunezko fakultatean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin.

• 11:00 Kalejira Herriko Plazara Arizmendiko Basabeazpiko umeek eta Almeneko ikasleek elkarrekin.

Abenduak 3

Loramendiko Iristu gazte taldeak antolatuta:

• 10:00 Gora euskara! erronkaren hasiera.
• 12:30 Erronkaren bukaera eta hamaiketakoa.
• 13:00 Bertso saioa, Lekaixoka bertso eskolaren eskutik; bertsolariak: Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Oihana Bartra.
• 22:00 Kontzertuak. Taldeak: Idoia eta Sara; Atsekabe; eta Txerrikumeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak