Greziara eta Saharara bidaltzeko jostailu bilketa egingo dute Aretxabaletan

Mireia Bikuña 2016ko aza. 30a, 09:00

Aretxabaletako guraso foroa, Aretxabaletako Udala, Algara ludoteka eta Hiruatx izan dira Jostailu bat, irribarre bat kanpaina deitu dutenak. Abenduaren 16an eta 17an egingo dute bilketa. Egoera onean dauden eta pila bakoak diren jostailuak eta eskolarako materiala batuko dute. Ekarpen ekonomikoa ere egin daiteke.

Greziako eta Saharako haurrek bizi duten egoera latzari irribarre bat ipini gura diote aretxabaletarrek. Gabonei begira ume bakoitzarendako opari bat batu gura dute. Badira urte batzuk halako beste kanpaina bat egin zutena. Ordu hartan, Saharako umeak laguntzeko. Orduko arrakasta errepikatu gurako lukete.

Jostailuak eta eskolako materiala batu ostean, behin betiko destinora hel dadin, Oñatiko Gobernuz Kanpoko Erakunde baten laguntza izango dute.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak