Herri bideak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa izan zuten eztabaidagai bileran, herriko auzo alkateek eta basoen jabeek. 40 lagunetik gora elkartu ziren udaletxeko ganbaran, eta Udalaren izenean Unai Elkoro alkatea izan zen.
Jabeen ordezkariak azaldu zion alkateari 2012tik datorrela kontua, eta orduan, Udalak erabaki zuela Arrasatekoarekin berdintzea: "Arrasateko tasan, baina, %75eko hobaria aplikatzen diete bideak egiten finantzatu dutenei. Eta Aretxabaletan ez da halakorik egiten".
Alkateak adierazi zuen tasaren helburua ez dela dirua biltzea, bideak garbi mantentzea baizik. Horregatik, horren ordez fidantza ezartzea proposatu zien: "Fidantza bat jarri bideak aurretik eta bideak txukun utziz gero itzuli egingo litzateke".
Hori horrela, auzo alkateek eta interesatuek osatutako komisio bat sortzekotan geratu ziren, Udalak urrian onartutako tasari zein alegazio aurkeztu zehazteko.