Galartzatarrek euren arbasoen oinatzak jarraitu dituzte

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko azaroaren 19a

Galartza abizena duten 50 bat lagun batu dira Aretxabaletako Galartza auzoan dagoen dorretxea bisitatzeko. Madriletik, Nantesetik, Bartzelonatik, Bilbotik, Burgosetik, Iparraldetik eta beste hainbat tokikotako senideak bildu dira.

Galartza auzoan dagoen dorretxea eta eliza bisitatu dute Aitor Antxia Leturiaren eskutik. Dorretxean dagoen artxiboa ere bisitatzeko aukera izan dute batu diren galartzatarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak