Hiru danbolinetan erre dituzte 24 kilo gaztaina. Hainbat aitaita eta amamak izan du horren ardura, eta buelta eta buelta, baita mimo handiarekin erre ere. 2 eta 5 urte arteko umeek kantuan eta dantzan egin diete elkartutako aitajaun-amandre eta gurasoei; zaharren egoitzatik ere gerturatu dira hainbat nagusi. Elkarrekin janda gaztainak bukatu dute ekitaldia.