Idatzizko testu bat aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek beste behin, edozein generotakoa –poesia, bertsoa, ipuina…– eta harekin zerikusia duen argazki bat. Horretarako azken eguna izango da abenduaren 9a.
Argazkiak izango du 30x20 zentimetrotako neurria eta testua DIN-A4an eraman beharko da. Biak kartazal batean sartuta utziko dira Loramendin, barruan egilearen datuak dituela.
Sari banaketa abenduaren 15ean
Loramendiko kultura lan taldeak osatuko du epaimahaia eta baloratuko du argazkiaren eta testuaren arteko lotura: "Lan bat izango da osotasunean". Sari banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da, 18:30ean, Loramendin bertan. Hiru lan onenak sarituko dituzte; hirurek jasoko dute Errigorako otarra eta horrekin batera bono bana: lehenengoak 100 eurokoa; bigarrenak, 60 eurokoa; eta hirugarrenak, 40 eurokoa.