Grafitiaren munduan aurretik ere jardundakoak dira bi ikasleak, eta iaz proposatu zieten ikastetxeko ordezkariek: "Proposatu zitzaien ea zerbait egitera animatuko ote ziren, ate hutsa kolorez betetzeko asmoarekin eta ikastetxeko ikusgarritasuna hobetze aldera".
Udaletxean baimena eskatu eta urrian egindako eguraldi onari esker margotze lanari ekin zioten tailer bateko atean. Ikastetxearen izena ALE eta bertan ematen diren moduluekin zerikusia duten irudiak marraztu dituzte: "Eskerrik asko, Dani eta Aitor, lan ederra egin duzue!", esan diete ikastetxeko gainerako kideek.