Bizilagunek bidezidorra dute eginda zelaian, baina laster behar bezalako igoera izango da.
Lanon kostua 50.706 euro da eta Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo ditu. Hormigoizkoa izango da baina egur itxura duena: "Almenetik Eskoriatzarantz dagoen bidegorriaren antzeko diseinua izango du zoruak, eta egurrezko eskudela jarriko diote", jakinarazi du Unai Elkoro alkateak.
Eliza alboko espaloia
Bestetik, eliza albotik Lausittara doan espaloia zabaldu egingo dute bi metro izan arte: "Gurpildun aulkidunen zirkulazio itzela dago gune horretan eta espaloi eskasa da", dio Elkorok eta gaineratu du: "Zubiko eskudela ere berrituko da eta zebrabidea zubi ostera mugitu ibaiaren alboko bideari jarraipena emateko". 62.414 euroko kostua duten lan horiek ere Sasoi Eraikuntzak egingo ditu.