Goiena komunitatea:
Auzoko egitasmoa
"Datorren azaroaren 8an, martitzena, 18:30ean, Auzokoak (Iñaki Alforja, 36 min.) dokumentala eskainiko da Arkupe kultura etxeko bigarren solairuan. Auzoko egitasmoan parte hartzen duten auzokide eta auzotarren bizipenak kontatzen dituen dokumentala da, horregatik aukera bikaina dugu gurera etorri diren horien esperientziak gertutik jarraitzeko, eta dokumental horren bueltan elkar ezagutzeko.
Aretxabaletarrei gonbidapena
Badira urtetxo batzuk Auzoko egitasmoa martxan jarri zena Aretxabaletan, Debagoieneko beste hainbat herritan lez, eta horren bueltan auzotarrak (euskaraz bizi den jendea) eta auzokideak (euskaratik urrun bizi den jendea, hau da, ez dakiena) elkartzen dira. Modu dinamiko batean euskarara hurbiltzea eta harrera linguistikoa gauzatzea da helburua; izan ere, euskararentzat aniztasuna ez da mehatxua.
Proiektu hori auzokideei begira antolatutakoa da; horiek euskarara gerturatu nahi dute badakitelako herritarrengana gerturatzeko bidea dela. Baina auzotarrak ere behar beharrezkoak dira. Horregatik, euskaraz bizi den Aretxabaletako edozein herritar gonbidatu nahi dugu auzotar bezala parte hartzera; hala, harremanak estutzeko beste herritar batzuekin eta ekarpenak egin ditzaten.
Bi talde abian
Ikasturtea dagoeneko abian da eta bi talde eratu dira; bata, astelehenetan elkartzen da 15:00etatik 16:00etara, eta bestea, martizenetan 11:00etatik 12:00etara. Era berean, gogorarazi nahi dugu euskararekin harremanik ez duten edonorendako dituztela ateak zabalik taldeek".