"Ohitura osasuntsuak hartzeko eta sozializatzeko irteera bat izango da, goiz eder bat igarotzeaz gain, jakina", jakinarazi dute Athloneko kideek, Atxabalta Mugi bulegoaren ardura dutenek hain zuzen ere. Bi maila bereiziko dituzte irteeran bolumen eta intentsitatea kontuan hartuta, eta monitoreek egingo diete lagun. Amaieran, gainera, salda eskainiko diete Basotxon.