Marrazkiak izan behar du 20 zentimetroko altuera eta 5,5 zentimetroko zabalera, baita lelo bat ere. Gaia eta teknika libreak dira eta lanak argitaratu gabea izan beharko du.
Lanak Udal liburutegira eraman behar dira azaroaren 28a baino lehen. Marrazkia (tolestu gabe) kartazal batean sartu beharko da eta beste kartazal batean egilearen datuak jarri: izen-abizenak eta telefono zenbakia. Bietan, kanpoaldean, lelo berbera idatziko da.
Jasotako lanekin erakusketa egingo dute.