GPSaren gaineko ikastaroa Jon Iraolak emango du eta irakatsiko du Internetetik ibilbideak jaisten, track-ak eta waypoint-ak eta erabilera praktikoa ematen mendian. Hona hemen egunak: 4, 5 eta 19. Egubakoitzean 18:30ean izango da, eta zapatuetan, 09:00etan. Bazkideendako prezioa 10 euro da eta gainerakoendako 15 euro.
Fandango eta arin-arin oinarrizko ikastaroa Aiora Filarmendik gidatuko du, eta eguenetan izango dira eskolak, 19:00etan, udaletxe zaharrean. Hona hemen egunak: 8, 15, 22 eta 29. Bazkideendako debalde da eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dute.
Eta azaroan hika ikastaroa ere egingo dute, Euskaltegiko irakasleen eskutik. Hona hemen egunak: 16, 23, 30 eta abenduak 14. 18:30ean dira eskolak, udaletxe zaharrean. Bazkideek 10 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 15 euro.