"Iaz Madrilera eta Toledora irteera egiteko dirua jasotzen ibili ginen. Bidaia egindakoan dirutxo bat geratu zitzaigun eta irakasleak proposatu zigun proiektu bat lantzeko taldean", jakinarazi du ALEko ikasle batek eta gaineratu du: "Iazko ikasturtean ezagutu genituen Aspacekoak, Arrasatera, euren egoitzara joan ginelako bisitan. Eta orain guk gonbidatu nahi izan ditugu eta diruarekin luncha gertatu diegu".
Zazpi lagun joan dira bisitan bi begiralerekin, eta hamasei ikaslerekin elkartu dira. Harrera beroa egin diete gonbidatuei eta kontu-kontari giro alaian pasatu dute goiza elkarrekin.