Gidari gehienak debagoiendarrak ziren baina Gasteiztik eta Pasaiatik ere etorri da bat edo beste. Herriko Plazan elkartu dira guztiak, nahiz eta batzuk arazoak izan hara iristeko tamainagatik, eta herritarren jakin-mina aseta geratu denean buelta txiki bat eman dute herriko kaleetan.
"Antolatzaileok pozik gaude erakustaldiarekin eta Udaleko Kultura sailekoak ere bai, hala jakinarazi digute-eta. Dena den, plazan ez dago leku askorik eta hurrengo urterako beste era batera antolatu beharra ikusi dugu", jakinarazi du Kaiet Martinek.