Erakustaldi dotoreak eta borroka lehiatuak Euskadiko Karate Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2016ko urriaren 23a

Kadete, junior eta 21 urtez azpiko karete jokalarien topalekua izan da gaur Aretxabaletako Ibarra kiroldegia. 220 gaztetxo elkartu dira nor baino nor gehiago eta kata eta kumite modalitateetan jardun dute. Hautatzaileak ere izan dira ikusleen artean Espainiako txapelketa gertatzen hasteko.

Europako txapeldunak, Espainiakoak eta munduko txapelketan aurrean ibilitakoak elkartu dira gaur Euskadiko txapelketa jokatzeko. Debagoiendarrek ere ez dute hutsik egin; etxekoak bost, Arrasatekoak hamar inguru eta Bergaratik eta Oñatitik etorritakoak ere izan dira norgehiagokan.

Kata modalitatean erakustaldiak egin dituzte, eta kumiten borrokak. Kadeteek eta juniorrek bi minutuko borroka saioak jokatu dituzte eta 21 urtez azpikoek hiru minutukoak.

Ikusmina sortu du txapelketak eta harmailak bete egin dira giro ezin hobea sortuz kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak