Azken urteotan kirol zuzendari izan den Igor Arenazak ez du jarraituko UDAn. Hala jakinarazi zuen orain dela hilabete inguru, eta UDAk eskerrak eman gura izan dizkio azken urteotan egindako lanagatik. Maren Lezetak eta Haritz Igartuak oparitu zioten kide guztiek sinatutako baloia, eta Xabi Igoak bertsoa eskaini zion UDAren bueltako guztien izenean. Egindako omenaldi apala hunkituta jaso zuen Arenazak.
Hemendik aurrera Ibarra futbol zelaian entzungo den ereserkia aurkeztu zuten ondoren.