Kirolari eskainitako festa izan zen atzo Herriko Plazan; izan ere, UDAk 2016-2017 denboraldirako eratu dituen talde guztiak aurkeztu zituen. Futbol eskolako umeekin hasi eta ohorezko erregional mailara arteko futbol jokalari guztiak elkartu ziren, baita emakumeak ere lehenengoz, Arizmendi-UDA izenarekin jokatuko dutelako aurten. Horiekin batera pilotariak eta gimnasia erritmikoko neska-mutikoak ere elkartu ziren.