Urtero etorri izan dira Cuijk herriko Merletcollege ikastetxeko ikasleak eta aurten, horiekin batera Oss hiriko Maaslandcollege-ekoak daude Aretxabaletan, hortaz, 12 eta 15 urte arteko ikasle mordoa elkartu dira. Astelehenean harrera ofiziala egin zieten Kurtzebarriko kideek eta Unai Elkoro alkateak, eta atzo dantza saioa izan zuten Herriko Plazan. Doinu alaiekin girotu zituzten bazterrak, eta arratsalde pasa ezin politagoa izan zuten gaztetxoek.
Hurrengo egunotan, ostera, hara eta hona ibiliko dira; besteak beste, Guggenheim museoa bisitatuko dute Bilbon, Albaola itsas faktoria Pasaian eta surfean jardungo dute Sopelan. Egubakoitzean, urriaren 21ean, itzuliko dira etxera.