Aretxabaletako PSE-EEko bozeramaileak, Miren Lanak, kalean ordenatutako edukiontzi itxien aldeko apustua berretsi du, eurendako sistemarik onena eta ingurumenari dagokionez eta ekonomikoki jasangarriena delako.
Gainera, Gipuzkoak Europak ezarritako helburua bete duela (2020 urterako hondakinak %10a gutxitzea 2010 urtearekiko) eta gehien birziklatzen duen herrialdeetako bat dela azpimarratu du. Hala ere, birziklatze maila igotzen jarraitu behar dela aipatu du "ingurumena mehatxatzen duten gaur egungo arazoak ondo ezagutzen" dituztelako.
Hori dela eta herritarrak kontzientziatzen jarraitzea informazio kanpainen eta sentsibilizazioaren bidez beharrezkoa dela azaldu du, eta ez inposizioaren bidez.