Guztira, 46 parte-hartzaile batu ditu lehiaketak, eta 123 argazki jaso dituzte. Gorka Madinabeitiak azaldu duenez: "Lehiaketa martxan jarri genuenean ez ziren argazki asko batu, ia gehienak azken momentuan iritsi zaizkigu. Dena den pozik gaude parte-hartzearekin".
Lehen saritua; 'Silos'
'Silos' izenburua duen lehen saria Luis Sanchez Davillak jaso du, eta adierazi du Siloseko klausurako monjeen erreportaje baten parte dela. "Iluntzean ateratako argazkia da, eta itzalekin jolastu dut. Monjearen aurpegia ez da ikusten eta eskuak agertzen dira kanpai atzan duela…". Bestalde, azaldu du zaila dela kanpai-jotzailea kanpaia jotzen harrapatzea, gaur egun automatizatuak daudelako, besteak beste.
Bigarren saritua: 'El muro de los lamentos'
Hirugarren saritua: 'Repique a la virgen2'
Jose Reyes Belzunce kataluniarrak azaldu du argazkia Andre Maria Zuriaren prozesioan ateratakoa dela. "Argazkian bi gizon ageri dira, eta bi orduz kanpaia jotzen egoten dira. Kanpai-joleak jotzen zeudenean 300 argazki inguru atera nituen eta bi bidali ditut lehiaketara. Honek irabazi du, baina erakusketan badago nik ateratako beste bat niri gehiago gustatzen zaidana… Hala ere, pozik eta aldi berean harrituta nago saritua izan naizelako. Izan ere, argazki oso ederrak daude".
Hilabete osoan erakusketa ikusgai
Urria osoan izango da ikusgai erakusketa, eta bertara gerturatzen direnek gazta bat irabazteko aukera izango dute. Argazki gustukoena aukeratu, izen-abizenak eta telefonoa jarri, eta bertan dagoen kutxan datuen papera sartuz.
Bestalde, publikoak aukeratu duen argazkiaren egileak ere 100 euroko saria jasoko du.