Larrinotik Urkuluko presa azpiko tunelera joko dute hango zaintzailearen laguntzarekin. Ondoren, Urkulu errekan behera joango dira ia bi kilometro, erreka hogei aldiz gurutzatuta. Urzabal baserri inguruan egingo dute hamaiketakoa eta handik berriro Larrinora igo bukatzeko. Errekan behera egin bitartean inguru hartako leku izenak eta kontuak ezagutuko dituzte.
Antolatzaileek jakinarazi dute botak eta makila beharrezkoak direla, eta polainak janztea gomendatu dute ez bustitzeko.
Liburuxkak elkartean
Loramendiko kideek jakinarazi dute zortzigarren ibilbideari dagokion liburuxka aurten ez dutela etxean jasoko bazkideek. Interesa duena elkartetik pasa dadila jasotzera (udaletxe zaharra); bazkide ez direnek ere hartu ahal izango dute bi euroren truke.