Gastronomia eta folklore jaia domekan, hogeigarrenez

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 14a, 17:30
Olagarroa gertatzen iaz, Herriko Plazan.

Gastronomiari eta folkloreari urrian eskaintzen zaion jaialdia ondo baino hobeto errotuta dago herrian. Hogeigarrenak nobedade gutxi dakartza baina herritarrek ez dute hutsik egingo domekan.

Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Extremadura eta Euskal Herriko ordezkariak izango dira beste behin, Herriko Plazan. Jatekoa eta edatekoa eskainiko dituzte horiek, besteak beste, txitxi-burruntziak, hestebeteak, olagarroa, urdaiazpikoa, finoa eta Errioxako ardoa. Jan eta edan bitartean kantuek eta dantzek girotuko dituzte bazterrak. Errioxako Voces del Ebro taldearen emanaldia izango da batetik, eta Galizia etxeko eta Gaztela eta Leongo San Fernando taldeen dantza saioak, bestetik. Aurten, lehenengoz, Basotxokoen eskutik datorren Kalean kantuz ekimenak bat egingo du jaialdiarekin, eta Deba ibarreko erretiratuek kantuan jardungo dute kaleetan.

22. patxaran lehiaketa

Patxaran lehiaketak ere ez du hutsik egingo. Aurrekoetan legez, norberak etxean egindako edaria aurkeztu beharko da Herriko Plazan 11:00etatik 14:00etara bitartean. Botilen originaltasuna ere kontuan hartuko dute epaimahaiko kideek. Sari banaketa 17:30ean egingo dute plazan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak