Hona egitaraua:
Egubakoitza, urriak 14
18:00, Txupinazoa eta pregoia Toño Barberoren eskutik. Santa Kurtz plazan egingo duten Guremozkoren jaitsierak jaiari hasiera emango dio. Kalebarren txarangak girotuko du.
19:45, Buruhandiak kalean.
20:00, Dantzaldia Santa Kurtz plazan.
21:15, Herri afaria norberak ekarrita. Auzotar bakoitzak jatekoa eta edatekoa ekarriko ditu.
22:00, Dantzaldia DJ Iñi&Joss-ekin Santa Kurtz plazan.
Zapatua, urriak 15
11:00, Diana Kalebarren txarangaren eskutik.
11:00, Artisau lanen azoka Otalora kalean.
11:30, Umeendako jolasak Santa Kurtz plazan.
11:30, Txikiteoa Kalebarren txarangak girotuta.
16:00, Mus txapelketa Express tabernan (izen-ematea, 15:30ean).
17:00, Umeendako tailerrak eta karaokea Santa Kurtz plazan.
18:00, Buruhandiak kalean.
19:00, Dantzaldia Santa Kurtz plazan.
22:00, 80ko hamarkadako txapelketa. Hobekien karakterizatutakoek (bakarka) eta talde martxosoenek sariak izango dituzte.
00:00, Guremozkoren agurra eta jaien amaiera.