Parte-hartze ordenantza definitzeko prozesua abian jarri du Udalak

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 13a, 10:01

Aretxabaletarren artean parte hartzea sustatzeko eta arautzeko eremu teorikoa eta praktikoa zehaztea eta adostea helburu duen prozesua jarri du abian Udalak. Herritarrek prozesu horretan parte har dezaten gura du, eta batzarra egingo dute urriaren 25ean, 18:30ean, Arkupen.

"Herritarren artean parte-hartzearen gaineko gogoeta piztea gura dugu", adierazi dute.

Hiru fase zehaztu dituzte prozesu horretarako; lehenengoan gogoeta bultzatuko dute eta dagoeneko abian da talde eragilearen sorrerarekin eta herritarrei egindako deiarekin. Bigarrenean, araudiaren gaineko proposamenak landuko dituzte; eta hirugarrenean, jasotako ekarpenekin behin behineko testuaren oinarriak adostuko dituzte eta herritarrei horren berri emango diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak