Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzeko asmoarekin orain dela hamar urte inguru jarri zuten abian Aretxabaletan Barriketan. Helburua da euskara ikasleek eta euskaraz jakin arren berba egiteko ohiturarik ez dutenek, euskaraz berba egiten dutenekin jardutea. Horretarako, hiru edo lau laguneko taldeak eratu eta astean behin elkartzen dira besteak beste kafe baten bueltan, umeen inguruan edo bidegorrian paseatu bitartean. Euskaldun zahar zein berri, guztiendako dituzte zabalik ateak Loramendin, eta pozik hartuko dituztela horiek iragarri dute.
Auzoko lanean hastear
Auzoko egitasmoko kideek, ostera, ikasturtearen hasiera data jarrita daukate: astelehena, urriak 10, 15:00etan, udaletxe zaharrean. Loramendi elkarteak dauka horren ardura ere: "Ez dago aurrez inon izenik eman beharrik, nahikoa da bertara agertzea", jakinarazi du Nerea Zubillagak, Loramendi elkarteko kideak eta Auzokoren arduradunak. Herritarren arteko elkar ezagutzarako topalekua da hain zuzen Auzoko, euskara izanik komunikaziorako eta kohesiorako hizkuntza.