Nerabezaroko kontuak landuko ditu Guraso Eskolak

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 5a, 14:41

Zer egingo dut nik orain? izenarekin heziketa saioak antolatu ditu Guraso Foroak 12 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituztenendako. Hiru saio izango dira, zapatuetan, eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 20a arte.

Saioak hiru zapatutan egingo dituzte urriaren 22an eta azaroaren 12an eta 26an; eta ordutegia izango da 09:30etik 12:30era. Arkupe kultura etxean elkartuko dira eta Arrasateko Ardatz formazio zentroak gidatuko ditu. Izena emateko Arkupera jo behar da edo Gazteria Zerbitzura: gazteria@aretxabaleta.eus edo 943 71 18 62 (Maider). Izena emateak hiru saioetara joan beharra adierazten duela jakinarazi dute Guraso Foroko kideek.

Diagnostikoaren ondorioa

Antolatzaileek jakinarazi dute 12 eta 18 urte arteko Aretxabaletako gazteen artean egindako diagnostikoaren emaitzetan duela abiapuntua ikastaroak: "Diagnostikoa egiterakoan, nerabezaroan ematen diren hainbat bizipen kudeatzeko laguntza eskatu zuten gurasoek, hain zuzen ere Guraso Eskola bat antolatzearen premia ikusten zuten".

Coachinga lagun

Eskaera horri erantzun guran antolatu dute Guraso Eskola, eta Ardatz formazio zentroko hezitzaileen eta adituen laguntzarekin nerabezaroan dituzten seme-alabei –12 eta 17 urte artekoei– laguntzeko tresnak landuko dituzte: "Coachingak eskaintzen dizkigun trebetasunekin eta tresnekin baliatuko gara gure seme-alabei euren hazkuntza pertsonalean laguntzeko", diote. Hala, landuko dituzten gaiak dira komunikazioa; gatazken ebazpena eta negoziazioa; arazoen birplanteatzea; eta lorpenei zuzendutako jarrerak, besteak beste.

Saioak hiru zapatutan egingo dituzte urriaren 22an eta azaroaren 12an eta 26an; izena emateak hiru saioetara joan beharra adierazten duela jakinarazi dute Guraso Foroko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak