Eguaztenean, Haur Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailakoendako zabalduko dute, beti ere heldu baten laguntzarekin joanda. Eta urriaren 6an, eguenean, irekiera jaia egingo dute Arlutzeko kantxan: "Gura duten ume guztiak hurreratu ahal izango dira, heldu baten begiradapean", jakinarazi dute Udal ordezkariek. 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoendako Udalak eskaintzen duen zerbitzua da ludoteka: "Jolasa baliabide nagusitzat erabiliz hainbat helburu lantzen dira", diote.