San Migel eguneko biharamunean, herri kirol erakustaldia egin dute Aretxabaletako plazan. Aizkolariak, harri-jasotzaileak, Iparraldeko jokoak, desafioak, motozerra frogak... izan dira ikusgai. Jose Mari Olasagasti, Donato Larretxea, Alex Txikon, Oskar eta Laura Basatxu aita-alabak eta Joseba eta Udane Ostolaza, hauek ere aita-alabak, izan dira erakustaldia burutu dutenak. Aurten, estreinakoz, kontrabandista proba egin du Oskar Basatxuk
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.