Aretxabaletako San Migel jaiak 2016

Aretxabaletako Sanmigeletako egitaraua

Goiena 2016ko ira. 23a, 11:33

Gaurtik (irailak 23), domekara arte ospatuko dituzte Sanmigelak Aretxabaletan. Aurten ere, egitarau bete-betea osatu dute.

Irailak 23, barikua:

19:00 Arrasateko Kilikien konpartsa ertaina eta Aretxabaletako erraldoiak eta buruhandiak. Arrasateko eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.

21:00 KANTU AFARIA. Herriko plazan. “Sei Pistols & Trabuko bat” taldearekin. Izen ematea: Kuadrilaka Arkupen. Plaza mugatuak. euro bat pertsonako.

Irailak 24, zapatua:

Ondorengo guztiaz gain, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Artisautzaren eta Nekazaritza Ekologikoaren XXII. FERIA, Durana kalean, eta Bertako Ganaduaren III. Feria, Arlutz kantxan.


10:00 DIANA, Aretxabaletako txistulariekin.

10:30 Loramendiko Iristu gazte taldeak antolatutako tonbolaren irekiera. Loramendiko “Tril” emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA. Pagaldai tabernan.

11:30 Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.

12:45 TXALAPARTA. Durana kalean.

13:00 Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Aretxabaletako kaleetatik zehar.

14:30 HERRI BAZKARIA. Iturrigorri frontoian.

18:00 BOLO TXAPELKETA. Bolatokian. Izen-ematea / Inscripción: 10 euro

1. saria: Urdaiazpikoa eta batutako diruaren %40a

2. saria: Paletilla eta batutako diruaren %25a

3. saria: Urdaiazpikoa eta batutako diruaren %20a

4. saria: Urdaiazpikoa eta batutako diruaren %10a

19:30 “Beinke-Loramendi” dantza emanaldia. Herriko Plazan.

20:00-21:30 / 22:30-00:30 ALAIKI taldea. Herriko plazan.

22:00 PILOTA PARTIDAK. Iturrigorri frontoian.

Sarrera / Entrada: 10 euro

Lau t ́erdian:

Tainta - Mendizabal

PARTIDU NAGUSIA

Titin -Lasa IV

Saralegi-Gorrotxategi

00:00-03:00 TESTING PROGRAMA: Substantzia ilegalen testa eta analisia. Mitarte kalean.

Irailak 25, domeka:

11:00 DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.

11:00 Basotxo elkartearen eskutik DOKE TXAPELKETA, Basotxo aurrean.

13:00  HERRI KIROLAK, Herriko plazan.

1. atala. Erakustaldia:

• Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta ”Bihurri”, Jose Mari Olasagasti, Donato Larretxea, Alex Txikon.

- 2 korte 5 m-ko altueran

- Abiadura froga

- Zutika

- Esku bakarrarekin

- Kolpeka

• Iparraldeko jokoak: Oskar Basatxu, Laura Basatxu. Aita-alaba arteko norgehiagoka:

- Lasto-jasotzea

- Ingude-jasotzea

- Lasto jaurtiketa

- Gurdi-jokoa

• Harri-jasotzaileak: Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza.

Harri desberdinekin aita-alabaren arteko erronda, esku bat zein birekin.

2. atala. Norgehiagoka:. Euskal pentlatoia 2 laukoteren artean.

- Aizkoran

- Harri-jasotzen

- Trontzan

- Txinga eramaten

- Korrika

3. atala. Motozerra proba

4. atala. Ikusleentzako ekintzak: trontza, txingak...

Aurkezlea: Maider Osa

16:00  XXIV. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko plazan. Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehenengo sailkatuei. Izena ematea: 15:15etik 15:45era, 20 euro.

19:00 SANMIGELETAKO KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, musikariak eta dantzariak lagun dituztela. Iturrigorri frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak