Saltsa askotako langile fina, lagun asko egin zituen gizona. Eta halaxe, lagun mordoa elkartu ziren atzo, Otala Zelai inguruan: txistulariak, dantzari ohiak, atletismoan lagun izandakoak, kuadrillakoak, inguruko herrietako lagunak, lankideak… Txino Dantza, Ramon Erañaren omenezko arin-arina, agurra, bertsoak eta kantuak; hori eta gehiago eskaini gura izan zizkioten guztien artean.
Eta Otala Zelain geratu da betiko Ramon, lagun mina izan zuen Joseba Larrinaga Mardo-ren alboan.