Ramon Erañaren errautsak botako dituzte Aozaratzan dagoen zelaian, eta hainbat kantu eta dantza eskainita, Txino Dantza besteak beste, hura izango dute gogoan.
Domekan, hilaren 18an, beteko da urtebete Ramon Eraña Gallastegi hil zela. Mila saltsatan jardundakoa Aretxabaleta aldean oso maitatua izan zen; horregatik senideek eta gertuko lagunek oroitzapen ekitaldi xumea antolatu dute. Domekan izango da Otala Zelain, 12:00etan, eta senideek iragarri dute herritar guztiei zabalik egingo dela.
Ramon Erañaren errautsak botako dituzte Aozaratzan dagoen zelaian, eta hainbat kantu eta dantza eskainita, Txino Dantza besteak beste, hura izango dute gogoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.