Lehenengo hitzordua domeka honetan izango da. Guraso Foroak eta Aretxabaletako Udalak antolatuta, 10:00etan, Herriko Plazatik irtenda –Aretxabaleta, Urkulu, Torrebaso, Aretxabaleta– bizikleta martxa egingo da. Gainera, Bainuetxean, Urkulurako bidea hartzerakoan, Eskoriatzatik datozenekin bat eginda igoko dira gorantza.
Irailaren 21ean, eguaztenean, berriz, bigarren eskuko bizikleta azoka egingo da Herriko Plazan, 17:30etatik 20:00etara bitartean. Aldez aurretik egoera onean dauden materialen bilketa egingo da Udaleko biltegian (Arkupe ondoan), eta salneurria jabeak jarriko du.
Bizikleta konponketa tailerra
Irailaren 21ean, bigarren eskuko bizikleta azokaz gain, bizikletak konpontzeko tailerra ere egingo da Herriko Plazan 18:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, Lizarralde Kirolak dendakoak izango dira, konponketa txikiak egiten ikasteko ikastaroa ematen. Gurpilen zulatzeak, kate mantentzea… nola egin irakatsiko dute.