Bizikletaren bueltan antolatu dute Mugikortasun astea Aretxabaletan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ira. 16a, 12:35
Iaz, Mugikortasun asteko bigarren eskuko bizikleta azoka.

Mugikortasunaren Europako astearen baitan, irailaren 16tik 22ra bitartean, hainbat ekintza antolatu ditu Aretxabaletako Udalak, guztiak, bizikletaren ingurukoak.

Lehenengo hitzordua domeka honetan izango da. Guraso Foroak eta Aretxabaletako Udalak antolatuta, 10:00etan, Herriko Plazatik irtenda –Aretxabaleta, Urkulu, Torrebaso, Aretxabaleta– bizikleta martxa egingo da. Gainera, Bainuetxean, Urkulurako bidea hartzerakoan, Eskoriatzatik datozenekin bat eginda igoko dira gorantza.

Irailaren 21ean, eguaztenean, berriz, bigarren eskuko bizikleta azoka egingo da Herriko Plazan, 17:30etatik 20:00etara bitartean. Aldez aurretik egoera onean dauden materialen bilketa egingo da Udaleko biltegian (Arkupe ondoan), eta salneurria jabeak jarriko du.

Bizikleta konponketa tailerra

Irailaren 21ean, bigarren eskuko bizikleta azokaz gain, bizikletak konpontzeko tailerra ere egingo da Herriko Plazan 18:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, Lizarralde Kirolak dendakoak izango dira, konponketa txikiak egiten ikasteko ikastaroa ematen. Gurpilen zulatzeak, kate mantentzea… nola egin irakatsiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak