Hamabi merkatari izango dira; hona hemen: Amaia ume denda; Asensio; Atai; Belar Meta; Hankabeltz; Haurrak; Kilima; Kioskoa; Mari Merke; M5; Tinta Beltza; eta Titare. Horiekin batera, egongo dira UDAkoak bazkide txartelak banatzen (goizean) eta Kurtzebarri eskolakoak zartaginak eta poltsak saltzen, ikasleen bidaiarako dirua lortzeko. Bedarretak, ostera, taberna jarriko du eta jatekoa eta edatekoa eskaini. Eta umeek puzgarriak izango dituzte egun guztian, globoflexia eguerdian eta eskulan tailerrak arratsalde partean.
Bizi, erosi, Atxabaltan leloa duten poltsak banatuko dituzte bezeroen artean: "Batzuk paperezkoak, eta besteak hondakin organikoendako baliagarriak direnak", jakinarazi du Idoia Elexpuruk, Aretxarteko presidenteak. Poltsa horiek Aretxarteko gainerako dendetan ere izango dituzte zapatuan. Elexpuruk gaineratu du: "Aparteko eskaintzak izango ditugu beste behin, eta giro paregabea. Hortaz, herritarrok gertura zaitezte".