"Bi lagun joan zaizkigu aurten eta auzoa triste antzean dago. Hala ere, jaiotan aparteko giroa izan dugu", jakinarazi du Julen Abasolo auzokideak. Hala, 60 lagun elkartu ziren egubakoitzean egindako auzo-afarian eta zapatuko Arientzarrok ekitaldian eliza lepo bete zuten. Auzokoek eta ingurutik joandakoek bi kantu abestu zituzten han. "Joandakoak gogoan antolatutako ekitalditxoak guztiok hunkitu gintuen. Eliza beteta kantuan, benetan polita izan zen…". Arratsaldean, ostera, auzoko jolasetan jardun zuten ume, gazte zein heldu. Jolasa lagun, umore eta giro onek ez zuten hutsik egin Areantza aldean.
Jaiak bukatzeko Kurtzebarri mendiko egunarekin egin dute bat.